56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

49/2008 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Hezkuntza kontseilariak emana, María Antonia Ollo Senosiáin andrea Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Irakasle ez diren Langileen eta Aldi baterako Kontratudunen Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian, xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburuak eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikitako langileak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuen, bulegoburuen eta ataletik beherako beste unitateetako buruen bitarte baterako izendapenak kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak eginen ditu, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak adostasun txostena eman ondoren.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. María Antonia Ollo Senosiáin andrea Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Irakasle ez diren Langileen eta Aldi baterako Kontratudunen Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari, Irakasle Funtzionarioen Nomina Bulegoari, Irakasle ez diren Langileen eta Aldi baterako Kontratudunen Bulegoari, Kontrol Administratiboaren Bulegoari eta Gizarte Aseguruen Bulegoari, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari, Mendabiako DBHIko zuzendariari, Mendabiako ikastetxe publikoko zuzendariari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 2an.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0805111