52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Galar zendeako Udalaren eta Noain-Elortzibarko Udalaren artean udal mugapeak aldatzeko espedientea, Nafarroako Gobernuak sustatua eta Navarra de Suelo Industria, S.A.-Nasuinsaren izenean. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2008ko apirilaren 3an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Galar zendeako Udalaren eta Noain-Elortzibarko Udalaren artean udal mugapeak aldatzeko espedientea.

Galar zendeako Udalari eta Getze Galarko Kontzejuari erabaki horren berri emanen zaie. Iragarkia agitara emanen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, probintziako egunkarietan eta iragarki oholean, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 7/1990 Foru Legearen arabera. Espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, behin betiko onespenerako.

Erabaki da irizpena eskatzeko Nafarroako Kontseiluari. Aldi berean horren berri emanen zaio Estatuko Administrazioari.

Noainen, 2008ko apirilaren 5ean.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0805386