52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Urbanizazio proiektua, 7.1 sektorean. Behin betiko onespena

Martzillako Udaleko alkate udalburuak, 2008ko apirilaren 3an eman 125. ebazpenaren bitartez, erabaki zuen behin betiko onestea, Martzillako Arau Subsidiarioetako 7.1 sektoreko urbanizazio proiektua.

Argitaratzen den egintzaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, edo bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari, hilabeteko epean.

Martzillan, 2008ko apirilaren 4an.-Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0805317