52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GENEVILLA

Herrian ehiza barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea bete dadin, aditzera ematen da herrian ehiza barruti bat eratzeko proiektua jendaurrean egonen dela Genevillako Udalaren bulegoetan; hamabost egun baliodunean, hain zuzen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartzeari uko egiteko.

-Barrutian sartu beharreko mugapea: Cabredo eta Genevilla.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Genevillan, 2008ko apirilaren 15ean.-Alkatea, Esteban Echagoyen Arriaga.

Iragarkiaren kodea: L0805870