52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ABAIGAR

Urbanizazio proiektua, borondatezko birzatiketa proiektua eta hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

Abaigarko Udalak, 2008ko martxoaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea UC 4 unitatea urbanizatzeko proiektua, borondatez birzatitzeko proiektua eta hura kudeatzeko hirigintza hitzarmena, Abaigarko UC 4 unitatearen konpentsazio batzordeak sustatutik.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Abaigarren, 2008ko apirilaren 10ean.-Alkatea, María Clara Gurrea Lanz.

Iragarkiaren kodea: L0805497