52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LEOTZ

Aurrekontuetako aldaketa. Behin betiko onespena

2008ko 30. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 5ean, argitaratu zen Leozko Udalaren 2007ko aurrekontuko 5/2007 aldaketa hasiera batean onesten zuen Leozko Udalaren erabakia.

Jendaurreko epea espedientearen aurka alegaziorik aurkeztu gabe iraganik.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren aldetik garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, eta Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat (tokiko araubidea eguneratzen duen urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatua), aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira eta, hortaz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira.

5/07 aldaketa

GASTUAK. KREDITU GEHIKUNTZA:

Kontu-saila: 1 011 31002

Kontzeptua: Nafarroako Kutxako maileguaren interesak.

Zenbatekoa: 2.800,00 euro.

GASTUAK, GUZTIRA: 2.800,00 euro.

FINANTZABIDEA:

Kontu-saila: 87000

Kontzeptua: Diruzaintzako gerakina, gastu orokorretarako.

Zenbatekoa: 2.800,00 euro.

DIRUSARRERAK, GUZTIRA: 2.800,00 euro.

Iratxetan (Leotz), 2008ko apirilaren 3an.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0805477