52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GARAIOA

2008ko aurrekontua

Garaioako Udalak, 2008ko apirilaren 4an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2008ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Garaioan, 2008ko apirilaren 7an.-Alkatea, Alejandro Martín Arostegui Inda.

Iragarkiaren kodea: L0805291