52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARRIBE-ATALLU

2008ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Arribe-Atallu Kontzeju batuak, 2008ko martxoaren 31an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea 2008. ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Hasiera batez onestea Arribe-Atallu Kontzeju Batuko 2008ko aurrekontua betearazteko oinarriak.

3. Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokor hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Araitzen, 2008ko apirilaren 3an.-Lehendakaria, Lazaro Goikoetxea Beraza.

Iragarkiaren kodea: L0805489