52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ALTSASU

1/2008 aldaketaren espedientea 2007tik 2008ra luzatutako aurrekontuan, kreditu bereziaren bidez. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2008ko otsailaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu bereziaren bidezko 1/2008 espedientea, Udalaren 2007tik 2008ra luzatutako aurrekontuan; 1.345.510 eurokoa, guztira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege bereko 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2008ko martxoaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Udalak osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.

GASTUAK

Kontusaila

1 4230 62201 - Musika Eskolako eraikina: 1.345.510,00 euro.

FINANTZAKETA

Kultura Ministerioaren diru-laguntza: 1.345.510,00 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2008ko apirilaren 9an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0805417