II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
AÑORBE
Deialdia, Añorbeko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
Añorbeko alkateak honako ebazpen hau eman du 2008ko martxoaren 31n:
Lan-araubideko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen, 33. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2008ko martxoaren 12an. Orobat, hamar eguneko epea finkatu zen, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik baldin bazen, haiek zuzentzeko.
Epea bukaturik, bidezkoa da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea eta probak hasteko tokia, eguna eta ordua finkatzea.
Deialdiko 4.3 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, ebatzi dut:
Lehena.-Deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:
-Onartuak:
AIZCORBE MONREAL, FRANCISCO JAVIER
BAZTAN BASTERRA, ANGEL BERNARDO
ESPARZA VICUÑA, JESUS MARIA
ESQUISABEL GOÑI, JESUS MARIA
GAINZA VERGARECHEA, ROBERTO
GARCIA UNZUETA, FRANCISCO JAVIER
LATASA APEZTEGUIA, CARLOS
LIZARRAGA ERVITI, JOAQUIN RAMON
OLAVERRI IGARTUA, LUIS MARIA
PARDO PEREZ, MARIA DE LOS ANGELES
RODRIGUEZ ARIZCUREN, JOSE RAMON
SANTESTEBAN HUALDE, JUAN MARIA
SANZ GARCIA ASENJO, JAVIER
SOLA ARANA, IGNACIO JOSE
-Baztertuak: inor ez.
Bigarrena.-Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2008ko maiatzaren 3an eginen da, bederatzietan, Añorbeko Udal Liburutegian, igerilekuetako eraikinean (Paseo de la Paz, 12).
Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela joan beharko dute, eta bazterturik geldituko dira agertzen ez direnak.
Hirugarrena.-Oposizioaldiko bigarren ariketa, lehenbiziko ariketan gehieneko puntuazioaren erdia bederen gainditu duten izangaiek egin beharrekoa, maiatzaren 3an eginen da era berean, leku berean, eguerdiko hamabietan.
Laugarrena.-Epaimahaia.
4.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
Mahaiburua: J. Ignacio Echeverria Ciordia, Udaleko alkate udalburua.
Ordezkoa: Juan José Lizarraga Lizarraga, zinegotzia.
Lehen mahaikidea: Eduardo Pérez Sanz, 1. alkateordea.
Ordezkoa: Alkateak izendatu beharreko zinegotzi bat.
Bigarren mahaikidea: Agustín Sagardoy Elduayen, 2. alkateordea.
Ordezkoa: Alkateak izendatu beharreko zinegotzi bat.
Hirugarren mahaikidea: Javier Fernández Brizuela, zinegotzia.
Ordezkoa: Francisco José Fernández García.
Mahaikide idazkaria: Javier Martínez de Azagra Adrián, Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: Mahaiburuak izendatzen duena.
4.2. Epaimahaiaren laguntzaileen zerrenda proba praktikoak egiteko:
-Lorezaintzan: Virginia Urricelqui Aldaya.
-Igeltserotzan: Oscar Echarte Yoldi.
-Elektrizitatean: Gonzalo Pérez Yoldi.
-Iturgintzan: Alvaro Yoldi Yoldi.
Bosgarrena.-Ebazpen hau epaimahaiko kideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzeko agintzea.
Añorben, 2008ko apirilaren 3an.-Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.
Iragarkiaren kodea: L0805341