52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TUTERA

Zinegotzien ordainsari eta kalte-ordainak osoko bilkuretan parte hartzeagatik

Udalak, 2008ko martxoaren 28an egin osoko bilkura arruntean 2003ko irailaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabakia aldatzea erabaki zuen. Bertan Udalbatzako kideei beren karguak betetzeagatik 2003ko urriaren 1etik aitzina ondorioak izan zituzten ordainsari eta kalte-ordainak onetsi ziren; erabakia 2003ko 136. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen urriaren 24an. 1.b) puntuko lehenengo lerroaldea aldatu eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan; horrela gelditu da testua:

"Bere karguan dedikazio partzialeko araubidean aritzen ez diren zinegotziak: hilabetero sariak jasoko dituzte kide diren organo kolegiatuen bilkuretan esku hartzeagatik. Honako hauek dira zenbatekoak:

-Udalaren osoko bilkura: 175,73 euro.

-Tokiko Gobernu Batzarra: 105,44 euro.

-Informazio batzordeak: 105,44 euro.

-Erakunde autonomoetako Gobernu Batzarra: 105,44 euro.

-Bestelako Organu Kolegiatuak: 87,87 euro.

Tuteran, 2008ko apirilaren 4an.-Ogasun, Kudeaketa eta Dirubilketako zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0805270