52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZUÑIGA

Zuñigako Udal Plan orokorreko aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Zuñigako Udalak, 2008ko martxoaren 6ko bilkuran erabaki zuen Udal Plan orokorreko aldaketa puntuala hasiera batean onestea, UE-23 unitateko 195. lurzatiari dagokionez, Juan Carlos Hernández Crespok eta Irene García Garciak sustatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Zuñigan, 2008ko martxoaren 17an.-Alkatea, José Manuel González Ruiz de Zuazo.

Iragarkiaren kodea: L0805249