52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LIZARRAGA

Herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Lizarragako Kontzejuak, 2008ko apirilaren 12an egin bilkura arruntean, aho batez onetsi zuen hasiera batez entitateko herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurreko epea ireki da, 30 egunetan, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Lizarragan, 2008ko apirilaren 12an.-Kontzejuburua, Iñaki Andueza Elso.

Iragarkiaren kodea: L0805952