52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEDEA

Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Ledeako Udalak, 2008ko otsailaren29ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herriko jabari publikoko lurzoruan, hegalkinean eta zorupean zerbitzuen enpresa ustiatzaileek herritar guztiendako edo ugarirendako egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Ledean, 2008ko apirilaren 7an.-Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0805418