52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1074/2008 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikomotrizista izateko 2 lanpostu betetzeko izendapena egiten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 7an emandako 1074/2008 Ebazpenaren bitartez, Jesús María Vaca Guergue eta María Asunción Monje Jaurrieta andreak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatu dira, psikomotrizista lanetan aritzeko, eta ondoko lanpostuak esleitu zaizkie:

Jesús María Vaca Guergue jaunari, 7545 zenbakiko lanpostu hutsa, Nafarroako Mendekotasun Agentziari atxikia, Iruñean aritzeko.

María Asunción Monje Jaurrieta andreari, 7546 zenbakiko lanpostu hutsa, Nafarroako Mendekotasun Agentziari atxikia, Iruñean aritzeko.

Deialdia 2006ko 79. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 3an.

Iruñean, 2008ko apirilaren 7an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0805759