52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Irakasleen kidegoetan sartzeko oposizio-lehiaketa.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 28an eman 2752/2007 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoetan sartzeko deialdia onetsi zen.

2008ko apirilaren 18an, Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta www.pnte.cfnavarra.es web orrian argitaratu dira deialdiaren izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak, B.2) ariketaren ordez txostena aurkezteko aukerarako onartzen eta baztertzen diren izangaien behin betiko zerrenda, A atalean bederatzi gaien artetik bat aukeratu beharko duten igoera txandako izangaien zerrenda eta proba praktikoa egin behar dutenen eta egin beharra ez dutenen igoera txandako izangaien zerrenda.

Iruñean, 2008ko apirilaren 18an.-Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F0806166