52. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 25a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

IRAGARKIA

David Carlos Peralta Donner jaunari (azken helbide ezaguna: Lurbeltzeta, 38 bis 1. esk., Zizur Nagusia) jakinarazten zaio Iruñerriko Mankomunitateko buruak, 2008ko urtarrilaren 7an, 62/2007 Ebazpenak hasitako zehapen prozeduraren 9/2008 Ebazpena eman duela. Honako hau da:

9/2008 ebazpena.

Zizur Nagusiko Lurbeltzeta kaleko 38 bis 1. eskuina helbidean bizi den David Carlos Peralta Donner jaunari buruzko 20070128 zenbakidun espedientea ikusita, Errepideko Hiri Garraio Publikoari buruzko ekainaren 1eko 7/1998 Foru Legearen arau-haustea egiteagatik, zera ondorioztatzen da:

A) Aurrekariak.

Lehenbizi.-2007ko urtarrilaren 23an, Foruzaingoak jarritako salaketa jaso dugu Iruñerriko Mankomunitateko Erregistroan. Nafarroako Gobernuak (Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak, hain zuzen) aipatutako salaketa bidali digu, eta bertan honako datuak ageri dira:

-Eguna: 2006ko abenduaren 9a.

-Ordua: 00:45.

-Espediente-zenbakia: 20813.

-Hautsitako agindua: Iruñerriko Hiri Garraioaren Zerbitzu Publikoa arautzen duen ordenantzaren 13 F artikulua.

-Salaketaren lekua:

-Herria: Iruña.

-Tokia: Nafarroako Gorteak kalea.

-Salatutako gertakaria: ibilgailuaren barruan edatea (13 f artikulua).

-Salatutakoaren datuak:

-Peralta Donner, David Carlos.

-Kalea edo plaza: Lurbeltzeta 38 Bis 1. esk.

-Hiria: Zizur Nagusia.

-Probintzia: Nafarroa.

-Jaioteguna: 1988ko maiatzaren 2a.

-NAN: 72820917.

-Salatzailearen datuak: 680/732.

-Salatuaren sinadura: ez du sinatu.

Bigarren.-62/2007 Ebazpenaren bidez zehapen espedientea ireki zen.

Ebazpen honetan erruztatuari jakinarazi zitzaion espedientea ebazteko ahalmena duen Agintearen nortasuna, baita prozeduraren Instruktorearena ere, haiexek errefusatzeko araubidearen aipamen propioa eginik.

Hirugarren.-Instrukzio fasea amaiturik, eta entzunaldi izapidea espedientean ageri den bezala berretsita, Instruktoreak berak egin zuen Ebazpen-Proposamena 2007ko ekainaren 27ko idazkiaren bidez. Bertan leporatutako gertakaria, arau-haustea, izan litezkeen zigorrak eta halaber hasieran eskatutako zigorra agertzen dira, hamabost eguneko epean erruztatuak salaketari erantzun diezaion, espedientea entzun eta ikus dezan, frogak eskaini edota bere eskubidearen defentsan baliagarritzat jotzen dituen beste edozein alega dezan.

Laugarren.-Ez da alegazio-idazkirik aurkeztu ezarritako epearen barruan.

B) Oinarri juridikoak.

Lehenbizi.-7/98 Foru Legearen 31.1 artikuluan, 1398/1993 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluan eta Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 20.12 nahiz aipatutako Mankomunitatearen Antolakuntza eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren 28.5 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, Mankomunitateko buruari dagokio zehapen prozedura hau ebazteko eskumena.

Bigarren.-Instrukzio lanen ondorioz salatutako gertakariak egiaztatu dira, Foruzaingoak aurkeztutako salaketa prozedura honen tramitazioan berretsi baita, erruztatuak salatutako gertakariak egiarekin bat ez direla etortzen egiaztatzeko inolako frogarik aurkeztu ez duelarik.

Hirugarren.-Frogatutako gertakariak administrazio arau-hauste bat dira, arintzat jotzen dena, horrelaxe ezartzen baitute honako xedapenek:

-Ekainaren 1eko 7/1998 Foru Legearen 26 h) artikuluaren arabera, erabiltzaileek udalek hiriko garraio zerbitzu publikoa erabiltzeko ezartzen dituzten baldintzak ez betetzea arau-hauste arintzat hartuko da.

-Iruñerriko Hiri Garraioaren Zerbitzu Publikoa arautzen duen Ordenantzaren 13 f) artikuluak, ibilgailuaren barruan edatea debekatua dagoela ezartzen du.

Aipatutako aurrekariak, espedientearen Instruktorearen Proposamena, xedapenak eta bete beharreko gainerako arau orokorrak ikusita,

Ebatzi dut:

Lehenbizi.-David Carlos Peralta Donner jaunari 50 euroko isuna jartzea (7/1998 Foru Legearen 27.1 artikulua) arintzat har daitekeen arau-hauste bat egiteagatik, 7/1998 Foru Legearen 26.h) artikuluak, hala nola Iruñerriko Hiri Garraioaren Zerbitzu Publikoa arautzen duen Ordenantzaren 13 f) artikuluak, ibilgailuaren barruan edatea debekatua dagoela ezartzen duenak, biltzen duten bezala.

Bigarren.-Adieraztea, Nafarroako Foru Komunitateko Bilketaren Araudi Orokorreko (NFEBAO) 3. artikuluarekin erlazionatutako 21.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ordainketa hilabeteko epean egin beharko dela, jakinarazpenaren hurrengo egunetik hasita.

Ordainketa egiteko erari dagokionez, esku-dirutan egin beharko da (NFEBAOaren 24.2 artikulua), NFEBAOaren 25. artikuluan ageri den moduren batez, alegia, erabilera legaleko dirutan, txeketan, edota Ekonomia eta Ogasun Departamentuak onartutako beste moduren batez. Ordainketa Iruñerriko Mankomunitateko Kutxan egin beharko da, Iruñeko Navas de Tolosa kaleko 29. zenbakian, NFEBAOaren 20. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Hirugarren.-Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, honako adierazpenarekin batera: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 52.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da Nafarroako Administrazioarekiko Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean; aldez aurretik aukeran du berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, Iruñerriko Mankomunitateburuari zuzendua, edota gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 7an.-Mankomunitateburua, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L0804979