51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

516/2008 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan ingeniari tekniko (Aurrea hartzeko Diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, otsailaren 5eko 168/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ingeniari tekniko (Aurrea hartzeko Diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 26. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 27an.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da bete gabe uztea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ingeniari tekniko (Aurrea hartzeko Diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ingeniari tekniko (Aurrea hartzeko Diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia bete gabe uztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea mahaikideei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuko buruari eta Deialdiak Tramitatzeko Unitateari, bai eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko martxoaren 26an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0804978