51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1044/2008 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazioko erdi mailako teknikari izateko 3 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, otsailaren 25eko 610/2008 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazioko erdi mailako teknikari izateko 3 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko. Deialdia 2008ko 29. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 3an.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. atalean xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezkoa da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian aritzeko proposatutako kideak izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazioko erdi mailako teknikari izateko 3 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian aritzeko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: Juan Aranguren Pastor jauna, mahaikide titular, eta Juan José Ayesa López jauna, ordezko.

3. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2008ko apirilaren 7an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ARDAIZ ASTRAIN, JUAN

AUZMENDI ALUSTIZA, IÑAKI XABIER

BERMEJO GARDE, MANUEL

DIAZ DE CERIO FERNANDEZ, FRANCISCO JAVIER

GOIBURU IMAZ, MARIA JESUS

GOMARA URDIAIN, MARIA ELENA

IRIARTE SOTES, FABIOLA

LARRAYA GALARZA, RAMON

MURILLO ZABALZA, MARIA ARANZAZU

SAN MARTIN AYERRA, MIGUEL

SORBET PEZONAGA, MARIMAR

TELLECHEA LAVIN, EVA

VIDAN ASTIZ, ARACELI

ZABALZA GARCIA, ANA MARIA

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0805493