51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLLARAN

Aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Ollarango Udalak, 2008ko martxoaren 29ko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Udal Planeko 7.6.2 artikuluan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoa bete dadin, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Ollon, 2008ko martxoaren 29an.-Alkatea, Francisco Javier Ecay Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L0805163