51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERRIBERRI

Aldaketa Erriberriko Babespenerako eta Barne Berrikuntzarako Plan Berezian. Behin betiko onespena

Erriberriko Udalak, 2008ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi du aldaketa Erriberriko Babespenerako eta Barne Berrikuntzarako Plan Berezian, ondotik azaltzen den ildotik:

Zioen azalpena

Erriberriko Udalaren kezka da Alde Zaharreko biztanleria bere horretan uztea eta are handitzea, izan ere bizilagunek nahiago izaten dituzte sortzen ari diren auzoberriak, eta haien ihesak arazoak ekartzen ditu eta andeatze urbanoa.

Horretarako, neurri egokitzat jotzen da etxebizitzak zaharberritzeko aukera ematea, halako moldez non eraikin bateko teilatupeko solairua jadanik bizitegirako denean, estalduraren garaiera goititzen ahalko baita, goititu, alegia, indarra duen araudiaren araberako bizigarritasun baldintzak lortzeraino.

Horretarako, aldaketa hau bideratu da, honako honen bidez:

Artikulu bakarra.-Alde Zaharrean eraikitzea izeneko 1. ordenantzaren 6.6 puntuko C atalari, paragrafo hau erantsi zaio:

Etxebizitzen zaharberritzea.

Zaharberritu nahi den eraikinean teilatupeko solairua jadanik bizitegirako denean, betiere 1,20 metroko garaierako karela baldin badu, estalkia goititzeko baimena emanen da, goititu, alegia, solairu horretako zoru burututik eraikinaren teilatu-hegaleraino 2,20 metro izateraino, teilatupeko solairu horrek indarra duen araudiaren araberako bizigarritasun baldintzak bete ditzan.

Erriberrin, 2008ko apirilaren 4an.-Alkatea, María Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0805216