51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BUÑUEL

Ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2008ko martxoaren 3an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea hirigintzari buruzko ordenantzako aldaketa partziala, hain zuzen ere lurzoru urbanizaezinetan nekazaritzako biltegiak eraikitzeari dagokiona.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Lurzoru urbanizaezinetan nekazaritzarako biltegiak eraikitzeari buruzko ordenantzako aldaketa partziala behin betikoz onetsirik geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Buñuelen, 2008ko martxoaren 14an.-Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0805127