51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AIEGI

Ordenantza, Edukiontziaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2008ko apirilaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1. Hasiera batean onestea Aiegiko Udalaren edukiontziaren erabilera arautzen duen ordenantza, obra-hondakinak bota ahal izateko; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2. Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki-oholean argitaratu ondoan, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3. Aiegiko Udalak osoko bilkuran onetsiko du behin betikoz ordenantza hau, erreklamazioak, kexak edo oharrak ebaztearekin batera.

Aiegin, 2008ko apirilaren 4an.-Alkate udalburua, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: L0805213