51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARANGUREN

Entremutilvas sektoreko plan partzialeko aldaketa. Behin betiko onespena

Aranguren ibarreko Udalak, 2008ko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran, behin betiko onestea erabaki zuen Entremutilvas sektoreko plan partzialeko aldaketa, testu hau duena:

a) "Lorategiko nahitaezko lerrokadura" "lorategiko gehieneko lerrokadura" izanen da.

b) Zabor esparruak kokatzeko eremuak, Eraikuntzaren Kode Teknikoan erabakitakoak, ez dira gehieneko lerrokadurez mugatuko.

c) Lurzati bakoitzeko sekzio tipoan, sotoko solairuen kopurua aurreikusitakoa baino handiagoa izatera, ez dira kontuan hartuko hirigintza aprobetxamenduaren kontsumoan.

Nahitaez egin beharko dira teilatu-hegalak eraikinen inguru guztian. Teilatu-hegala 90 cm bederen aterako da. Ez da zilegi estalkiak estaltzen dituen karelik egitea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Mutiloabeitin, 2008ko apirilaren 2an.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0804974