51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

668/2008 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Ingurumen baimen integratua ematen duena Biurrun-Arrizabalagako udal mugapeko irin fabrika baterako. Jardueraren titularra Guria, S.A. da.

2006ko azaroaren 8an, Guria, S.A.k Ingurumen baimen integratua eskatu zion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, Biurrun-Arrizabalagan duen instalazio industrialerako.

Eginda dagoen instalazio hori Kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Foru Legearen I. eranskineko 9.1.b.2) epigrafean dago jasota, "Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Nekazaritzako Ustiategiak. Landareetatik ateratako lehengaiak tratatuz eta eraldatuz elikagaiak fabrikatzen dituzten instalazioak, produktu bukatuak ekoizteko ahalmena egunean 300 tonatik gorakoa badute (hiru hilabeteko batez besteko balioa)" izenekoan. Horren ondorioz, Ingurumen baimen integratuaren araubidearen menpe dago.

Era berean, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 2A eranskineko 2. epigrafean dago jasota, hots, "Animalia eta landare produktuak ontziratzeko industria instalazioak.Animalietatik ateratako lehengaiak, esnea izan ezik, erabiltzen dituzten instalazioak, produktu bukatuak ekoizteko ahalmena egunean 75 tonatik gorakoa badute; edo landareetatik ateratako lehengaiak erabiltzen dituztenak, produktu bukatuak ekoizteko ahalmena egunean 300 tonatik gorakoa badute (hiru hilabeteko batez besteko balioak)" izenekoan. Horren ondorioz, Ingurumen baimen integratuaren araubidearen menpe dago.

Aurkeztutako proiektuaren arabera, oraingo instalazioa handituko da, eta horrek aldaketa nabarmena ekarriko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluko irizpideen arabera.

Ingurumen baimen integratuan ageri den handitzearen ondorioz emisioak eta natur baliabideen erabilera nabarmen handituko ez direnez, 4/2005 Foru Legearen 3.D eranskinarekin bat, Ingurumen Departamentuak erabaki du proiektuak ez duela Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaziorik behar (2007ko 4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 8koa).

Baimen honen barnean dago isurketak Tiebas ibaira botatzeko baimena, Uren Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuko hamargarren xedapen gehigarriarekin bat; horri begira, Ebroko Ur Konfederazioak egindako txostenaren edukia erantsi da.

Industria establezimendua ez dago ekainaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuaren aplikazio eremuan. Dekretu horrek istripu larriek sortzen dituzten arriskuak kontrolatzeko neurriak onetsi zituen, gai arriskugarriak tarteko diren kasuetarako.

Egin den tramitazio administratiboaren laburpena ageri da foru agindu honen V. eranskinean. Instalazioaren titularrak Ingurumen baimen integratuaren proposamenaren aurkako alegazioak aurkeztu ditu interesdunaren entzunaldian. IV. eranskinean aurkeztutako alegazioak jaso dira.

Ingurumen arloko eskumenak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariari eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariari eskuordetzen dizkien urriaren 10eko 426/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Ingurumen baimen integratua ematea Biurrun-Arrizabalagako udal mugapeko irin fabrika baterako. Jardueraren titularra Guria, S.A. da.

2. Jarduera hori Ingurumen baimen integratuaren eskaeraren oinarrizko proiektuan eta 936/06 espediente administratiboko gainerako agirietan aipatzen diren baldintzei jarraikiz garatu beharko da, betiere foru agindu honen II., III. eta IV. eranskinetako neurriak betez.

3. Ingurumen baimen integratuak zortzi urteko indarraldia du. Iraungi baino gutxienez ere hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskatu beharko du, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 30. artikuluan xedatutakoarekin bat. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsi zuen.

4. Ebroko Ur Konfederazioak Ingurumen baimen integratua aldatzeko prozedurari ekiteko eskatzen ahalko du txosten baten bidez, legeetan aipatzen diren kasuetan (uztailaren 1eko 16/2002 Legeko 26. artikulua eta uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 104. artikulua). Halaber, hondakin urak isurtzeko ezarririko baldintzak behin eta berriro bete ezik, isurtzeko baimena kentzeko arrazoia izanen da, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 263. eta 264. artikuluetan ezarririko prozedurarekin bat.

5. Jarduera edonola ere aldatzeko, titularrak aldez aurretik Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko dio. Arrazoiak emanda, adierazi beharko du aldaketa funtsezkoa den edo ez, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 11. artikuluan ezarritakoaren arabera.

6. Nafarroako Hondakin Toxiko eta Arriskugarrien Sortzaile Txikien Erregistroan duen inskripzioa bere horretan uztea, PP/680/NA/2005 zenbakia hain zuzen, urriaren 13ko 312/1993 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat. Hondakin arriskugarriak sortzen dituen jarduera A110 da, hots, nekazaritzako elikagaien industria, animalia eta landare produktuak, hondakin toxiko eta arriskugarriei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko Erregelamenduaren I. eranskineko 6. taularen arabera. Erregelamendu hori uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen. Sortzen diren hondakin arriskugarriak Ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean ageri dira.

7. Hondakin arriskutsuak ahalik eta gehien gutxitzeko plana onestea, ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat. Planeko neurriak titularrak aurkeztutako dokumentazioan sartu dira.

8. 2008ko apirilaren 30 baino lehenago, titularrak eginda dauden instalazioak hein batean irekitzeko baimena eskatu beharko du. Hein batean irekitzeko baimena eta irekitzeko azken baimena, handitzea gauzatzen denean eta neurri zuzentzaileak hartzen direnean, ondokoetan xedatutakoari jarraikiz eskatu beharko dira: 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 40. artikulua eta foru agindu honen II. eranskinean ezartzen diren baldintzak. Aipatutako erregelamendua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

9. Departamentu honek araudi sektorial aplikagarriaren ondorioz baimen honen xede den jarduera edo instalazioari emandako baimenak eta gainerako administrazio egintzak indarrik gabe uztea, betiere foru agindu honetan haiei buruz espresuki egindako adierazpena badago.

10. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

11. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

12. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

13. Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

14. Foru agindu hau jakinaraztea Guria, S.A.ri, Biurrun-Arrizabalagako Udalari, Ebroko Ur Konfederazioari, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari eta Nafarroako Larrialdietako Agentziako Herri Babeserako Zuzendaritzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko martxoaren 31n.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Oharra: Ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan, Iruñeko Armada etorbideko 2ko behean (8. solairua, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuko web atarian, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren sailean, "Ingurumen baimenak" kontsulten atalean.

Iragarkiaren kodea: F0804972