51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

85/2008 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Ursulinas" ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, titulartasuna aldatzeagatik.

Espedientea instruitu da, Pilar Martínez Martínezek, "Ursulinas de Jesús" kongregazioaren izenean, entitate lagatzailea baita, eta José Garcés Tapiak, "Aoiz Uno" kooperatibaren izenean, entitate lagapen-hartzailea baita, ikastetxearen titulartasuna aldatzeko aurkeztu duten baimen eskaera dela-eta.

Uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak Nafarroako Foru Komunitatean emateko baimena izateko prozedura ezartzen du.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko "Ursulinas" ikastetxe pribatuaren (ikastetxearen kodea: 31004974) baimena aldatzea, titulartasuna aldatzeagatik: "Ursulinas de Jesús" kongregazioak ikastetxearen titular izateari utzi, eta "Aoiz Uno" kooperatiba izanen da titular berria, 2008ko irailaren 1etik aurrera.

2. Titular berriak subrogatuak izanen ditu indarra duen legerian ezarritako eskubide, betebehar eta kargak, ikastetxeak bere gain hartuak, eta, bereziki, ikastetxe itundua izatetik datozkionak.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

5. Ebazpen hau igortzea ikastetxearen titularrei (zaharrari eta berriari), Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Informazioa Kudeatzeko Bulegoari, Hezkuntza Itunen Bulegoari, Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2008ko martxoaren 27an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F0804958