51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Xehetasun azterlana barnealdeko patiora ematen duten lerrokadurak aldatzeko, Remigio Múgica kaleko 1, 3 eta 5. zenbakietan, igogailuak jarriz oztopo arkitektonikoak kentzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko martxoaren 18an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 18-mar-08 (3/UV)

"Ikusirik lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, Antonio Gómez Coutok tramitera aurkeztua eta 2008-02-29ko txosten teknikoarekin bat, espedientean baitago, hau erabaki da:

1.-Hasiera batean onestea barnealdeko patiora ematen duten lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana Remigio Múgica kaleko 1, 3 eta 5. zenbakietan, igogailuak jarriz oztopo arkitektonikoak kentzeko.

2.-Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea."

Iruñean, 2008ko martxoaren 31n.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0805045