II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
OLLOIBAR
Xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Olloibarko Udalak, 2008ko martxoaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Olloko Kontzejuko 9. poligonoko 74. lurzatiaren xehetasun azterlana, Eugenio Aldaba Arraiza jaunak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Ollon, 2008ko martxoaren 31n.-Alkatea, Francisco Javier Ecay Ilzarbe.
Iragarkiaren kodea: L0805036