51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Estatutuak jendaurrean

Martzillako Udalak, 2008ko otsailaren 21ean egin bilkuran, hamabost egunez jendaurrean edukitzea erabaki zuen Faltzes, Azkoien, Funes eta Martzillako Udalen arteko partzuergoaren estatutuak "Arga eta Aragoi ibaien behealdeko bide berdeak" ukituta daudenez hura eraiki eta kudeatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 213.2 artikuluan xedatutakoa bete dadin.

Martzillan, 2008ko otsailaren 22an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0805032