51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXALAR

Hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena

Udal honek, 2008ko apirilaren 11n egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23. eta ondoko artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Udal honen Osoko Bilkurak hau erabaki du, legez eskatutako gehiengoa duela:

Lehenik.-Hasiera batean onestea Promociones y Servicios Inmobiliarios Goiko, S.L., Kiltxano, S.L. eta Juan Peña Perugorria jaunaren, alde batetik, eta Etxalarko Udalaren arteko planeamendurako hirigintza hitzarmena, Arrakoitzeko industrigunearen hirigintza garapenerako (Etxalarko 24. poligonoko 1. eta 32. lurzatietan).

Bigarren.-Hirigintza hitzarmena jendaurrean edukitzea hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Hirugarren.-Alkateari behar diren ahalmen guztiak ematea hitzarmena eta hura betetzeko behar diren dokumentu guztiak sinatzeko".

Etxalarren, 2008ko apirilaren 14an.-Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0805762