51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EZKABARTE

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2008ko martxoaren 6an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Soraurengo 14. poligonoko 24. lurzatiari dagokion xehetasun azterlana, Miguel Angel Arangoa Ortega jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Ezkabarten, 2008ko martxoaren 31n.-Alkatea, Carola Gutiérrez Collazos.

Iragarkiaren kodea: L0805124