51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, 2008ko apirilaren 7koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Orisoaingo Udaleko udalburu-kudeatzailea izendatzen duena.

Orisoaingo herria kontzeju irekiaren bidez antolaturik dago, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 32. artikuluaren 1. idatz-zatian ezarritakoarekin bat.

Udal hauteskundeetan Orisoaingo Udalaren barrutian hautagai-zerrendarik aurkeztu ez zenez, bidezkoa da udalburu-kudeatzailea izendatzea, Hauteskundeetako Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 179., 181. eta 182. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. María Victoria Labiano Alvarez andrea Orisoiango Udaleko udalburu-kudeatzaile izendatzea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Erabaki honen berri ematea Orisoaingo Udalari.

Iruñean, 2008ko apirilaren 7an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0805358