5. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

142/2007 FORU AGINDUA, abenduaren 12koa, Osasun kontseilariak emana, Luis Larraya Galarza Nafarroako Medikuntzako Gune Teknologikoaren zuzendari izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Estatutuak onetsi zituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren 64.2. artikuluak xedatzen du zuzendari eta zuzendariordeak Osasun kontseilariak askatasunez izendatu eta kenduko dituela kargutik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta,

AGINDU DUT:

1. Luis Larraya Galarza Nafarroako Medikuntzako Gune Teknologikoaren zuzendari izendatzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, 2007ko irailaren 12an.-Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F0718963