5. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARESO

Karga-tasak, 2008ko ekitaldian indarra izanen duten tasa, prezio publiko eta udal zergei dagozkienak

Aresoko Udalak, 2007ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1.-Karga-tasak, 2008. urtekoak.

1.1. Zergak:

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,174.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,51.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, J.E.Z.: %1,43.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,57.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: ehunekorik tikienak, legeari jarraikiz, tasari eta karga-tasari dagokionez.

1.2. Tasak:

-Zaborrak:

61,30 euro, zaborbilketako edukiontzietatik 200 metro baino gutxiagora dauden etxe eta baserrientzat.

31 euro, zaborbilketako edukiontzietatik 200 metro baino gehiagora dauden etxe eta baserrientzat.

-Saneamendua:

28,70 euro, hirigunean dauden etxebizitza eta/edo instalazioentzat bakarrik.

-Ur hornidura:

1.-Hirigunean dauden etxebizitza eta abarrentzat: 35 euro.

2.-Kontagailua duten etxe eta instalazioetan, kontsumoaren arabera kobratuko da, eskala honekin bat:

-666'66 m³-ko kontsumoraino: 0,357 euro/m³.

-666'66 m³-ko kontsumotik aurrera: 0,55 euro/m³.

Gutxieneko kontsumoa: 53 euro.

Hargune berria paratzeko tasa: 135 euro.

Hirigintzako hitzarmenak tramitatzea:

Hirigintzako agiriak tramitatzeko prentsan argitaratu behar diren iragarkien kostua sustatzaileen kontura izanen da.

Hirilurraren gaineko kontribuzioa

2.-Erabaki honek 2008. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

3.-Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko errekurtsoa baino lehen eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailari zuzendua, 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira.

Areson, 2007ko abenduaren 27an.-Alkate udaldurua, Mikel Baraibar Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L0720000