4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

U.I.IX-Belosoko ARZ-20 banaketa eremuko ZN-2 eta ZN-3 borondatez birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko abenduaren 11n, erabaki hau hartu zuen:

JOB 11-DIC-07 (9/UV)

"Iruñeko Udal Planeko U.I.IX-Belosoko ARZ-20 banaketa eremuko ZN-2 eta ZN-3 borondatez birzatitzeko proiektua 2007ko irailaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean jarri zen jendaurrean (JOB 28-08-2007) eta epea iragan da inolako alegaziorik jaso gabe; Udalaren Hirigintza Gerentziaren zerbitzu juridikoetako zuzendariak 2007ko azaroaren 13an emandako txostenari eta espedientean dagoen gainerako dokumentazioari jarraikiz, erabaki da:

1. Behin betiko onestea U.I.IX-Belosoko ARZ-20 banaketa eremuko ZN-2 eta ZN-3 borondatez birzatitzeko proiektua.

2. Errekerimendua egitea sustatzaileei, erabaki hau jakinarazi eta hamabost eguneko epean, abal bat aurkezteko, 2.041.063,8 eurokoa, unitatearen exekuzioaren ondoriozko kargak betetzeko bermetako; abala Iruñeko Udalaren alde pausatuko da kargak bete eta urbanizatzeko obrak Iruñeko Udalak hartu arte. Orobat adierazten zaie interesdunei hartutako erabakiaren eraginkortasuna bertan behera gelditzen dela estatutako bermea benetan ezarri arte.

3. Sustatzaileei adieraztea ezen, unitatearen exekuziorako kargak bete eta hura urbanizatzeko obrak hartu ondoren, aurreko puntuan aipatzen den abalaren ordez beste bat izanen dela, urbanizatzeko kostuaren %4ko zenbatekoarekin eta hiru urteko iraupenarekin, urbanizatzeko lanen exekuzio egokiaren bermetako. Hori guztia ukatu gabe indarrean dagoen planeamendutik sortzen den kontserbatzeko obligazioa.

4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta ukitutakoei, Nafarroako Gobernuari eta Jabetzaren Erregistroari jakinaraztea."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2007ko abenduaren 14an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0719306