4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Echavacoiz kirol eta kultur elkartea: Z3/U.I. XX-Etxabakoiz unitatearen xehetasun azterlana (bolumen eraikigarriak). Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko azaroaren 27an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 27-NOV-07 (7/UV)

"Ikusirik Andrés Martínez Tejada jaunak, Echavacoiz kirol eta kultur elkartea ordezkatuz, tramitatzeko aurkeztu duen dokumentua, eta espedientearen parte den 2007ko azaroaren 8ko txosten teknikoari jarraituz,

Honako hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Iruñeko Udal Planeko XX-Etxabakoitz unitate integratuko Z-3 eremuaren xehetasun azterlana.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta orobat hemengo egunkarietan argitaratzea.

3. Agiria behin betiko onetsi baino lehen, testu bategina aurkeztu beharko da, bertan bildurik Udal Planeko aldaketan, eremu berari dagokionez agiri honekin batera tramitatzen ari baita, aurkeztu diren zehaztapenak. Xehetasun azterlan hau behin betiko onesteko, Udal Planeko aldaketa hori onetsi beharko da."

Iruñean, 2007ko abenduaren 12an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0719245