4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MILAGRO

Plan Bereziko eta Arau Subsidiarioetako aldaketa. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2007ko abenduaren 12ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea "Milagroko Dehesa de San Juan alderdiko Plan Berezian eta arau subsidiarioetan", Hatoblanco, S.A.k sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 75 eta 72. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz.

Milagron, 2007ko abenduaren 13an.-Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0719118