4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOBEITI

Urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2007ko abenduaren 4an egin bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Elkarteko herrigunea urbanizatu eta hornidura eta saneamenduko sareak partzialki berritzeko proiektua. Berriobeitiko Udalak sustatu du.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Berriobeitin, 2007ko abenduaren 12an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0719088