4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Javier Zulategui Eraso: Iruñeko Udal Planeko U.I. IX-Belosoko ARZ-20 banaketa eremuko urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko abenduaren 11n, erabaki hau hartu zuen:

JOB 11-DIC-07 (8/UV)

"Espedienteko dokumentazioa ikusirik eta 2007ko azaroaren 9ko txostenarekin bat, hau ebatzi dut:

1.-U.I. IX-Belosoko ARZ-20 banaketa eremuko urbanizazio proiektua, Javier Zulategui Eraso jaunak sustatua, hasiera batez onestea.

2.-Unitatea borondatez birzatitzeko proiektua onesteko espendientean xedaturikoarekin bat, urbanizazio proiektu hori behin betikoz onesteko, birzatitze proiektuaren behin-behineko likidazioa 1,5 halako den abal bat aurkeztu beharko da, unitatea exekutatzeko kargak betetzeko berme gisa.

3.-Akordioa jendaurrean edukitzea, hogei eguneko epean, ediktua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina eta espedientea Udalaren Hirigintza Gerentzian ikusgai edukitzea bulego orduetan (Armada etorbidea, 2-6.a). Halaber, argitara bedi Udaleko iragarki oholean eta herrialdeko prentsan."

Iruñean, 2006ko abenduaren 18an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0719669