4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1409/2007 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Osasun Publikoaren Laborategiko Atal Administratiboko buru izateko lanpostu huts bat (lanpostuaren zenbakia: 67664) merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Azaroaren 6ko 1617/2006 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak onetsi zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Osasun Publikoaren Laborategiko Ataleko buru izateko lanpostu huts bat (lanpostuaren zenbakia: 67664) merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdia 2006ko abenduaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 145. zenbakian.

Uztailaren 31ko 283/2000 Foru Dekretuak aldatu egin du Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikulua, eta 2. artikuluak ezartzen du baztertutako izangairik ez badago onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko dela.

Baztertutako izangairik ez dagoela ikusirik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Osasun Publikoaren Laborategiko Atal Administratiboko buru izateko lanpostu huts bat (lanpostuaren zenbakia: 67664) merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:

-Txanda irekia

Onartuak:

FRAILE JIMENEZ DE MAQUIRRIAIN, PABLO

PEREZ DE CIRIZA MARCO, JOSE ANTONIO

Baztertuak: inor ez.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

-Mahaiburua: José María Ayerra Lazcano jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

-Ordezkoa: Gabriel Izpura Liberal jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

-Mahaikidea: Marisol Aranguren Balerdi andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

-Ordezkoa: Vicente Lizaso Bacaicoa jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

-Mahaikidea: María Teresa Ferrer Gimeno andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

-Ordezkoa: Roncesvalles Arraiza Zorzano andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

-Mahaikidea: Erkuden Aramburu Urtasun andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

-Ordezkoa: Iñaki Moreno Suescun jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

-Idazkaria: Javier Aldaz Berruezo jauna, Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuko burua.

-Ordezkoa: Asunción Gastaminza Nuin andrea, Osasun Publikoko Analisi Mikrobiologikoen Unitateko burua.

3. Deialdiko 6.1.1 arauan ezartzen den moduan, lehiatzaileek, behin betiko zerrenda argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, biharamunetik kontatzen hasita, lan-txosten bat aurkeztu beharko dute. Gomendatzen da ale bat paperean aurkeztea eta beste bat euskarri informatikoan (disketea, CDa, etab.), edo bestela, 5 ale paperean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Tramitatzeko Unitateari, bai eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 27an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0718853