4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARAKIL

Egiarretako 10. poligonoko 50. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Arakilgo alkate udalburuak ebazpena eman du 2007ko abenduaren 17an, hasiera batean onesteko Egiarretako 10. poligonoko 50. lurzatiaren xehetasun azterlana. Estebe Lazcoz jaunak sustatu du.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 76. artikuluetan xedatutakoa betez, edozein interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak egin ditzan hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren.

Arakilen, 2007ko abenduaren 17an.-Alkate udalburua, Javier Lazcoz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: L0719663