4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OLLOIBAR

2008ko egutegi fiskala

Olloibarko Udalak, 2007ko abenduaren 15eko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1. Segurtasun juridikoa bermatzeko, zerga hauek zergadunen erregistroen arabera likidatzen direnez, haiei banan-banan jakinarazi beharrik gabe, 2008ko ekitaldirako zergak borondatez pagatzeko aldiak ondoren aipatzen direnak izanen dira:

Uraren hornidura eta saneamenduko tasak: apirilaren lehen hogei egunak.

Etxeetan egurra aprobetxatzeko kanona: apirilaren lehen hogei egunak.

Zirkulazioaren gaineko zerga: maiatzaren lehen hogei egunak.

Hiri eta landalurren kontribuzioaren gaineko zerga: urriaren lehen hogei egunak.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: azaroaren lehen hogei egunak.

2. Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Olloibarko Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea.

Ollaranen, 2007ko abenduaren 17an.-Alkatea, Francisco Javier Ecay Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L0719633