4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko azaroaren 28an eginiko bilkura arruntean, Iruritako 14. poligonoko 46. lurzatiaren xehetasun azterlana hasiera batez onestea erabaki zuen. Isterrenea etxea da, Udal Planean zehazturiko II. motako eraikin sendotua. Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko maiatzaren 11ko bilkuran harturiko 17-2 Erabakiaren bidez onetsi zuen behin betikoz, udal zerbitzu teknikoen txostenean aipatzen diren zehaztapenekin. Belardi arkitektoak prestatu du eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak 2007ko otsailaren 23an bisatu zuen. Espedientean ageri da eta Baztango, S.L. enpresak sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Baztanen, 2007ko abenduaren 17an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0719619