4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LEKUNBERRI

2007ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 3/2007 espedientea. Onespena

Lekunberriko Udalak, 2007ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ekitaldi honetarako aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 3/2007 espedientea osoko bilkuran azterturik,

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat, aho batez erabaki da:

Lehena.-Hasiera batean onestea kreditu aldaketei buruzko 3/2007 espedientea.

Bigarrena.-Erabakia argitaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 284. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, horretarako 15 egun balioduneko epea baitute iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina."

Lekunberrin, 2007ko azaroaren 29an.-Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L0719076