4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LEKUNBERRI

2/2007 espedientea. Behin betiko onespena

Aldaketa 2007ko aurrekontu orokor eta bakarrean

Lekunberriko Udalak, 2007ko abuztuaren 30ean, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuan aldaketa egiteko 2/2007 espedientea.

Irailaren 17an argitaratu zen, 2007ko 116. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta legeriak ezarritako jendaurreko aldian inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betikoz onetsita dago aurrekontuko aldaketa hau.

Lekunberrin, 2007ko azaroaren 29an.-Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L0719075