4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

EGUESIBAR

Aurrekontu orokorra, betearazpen oinarriak eta plantilla organikoa, 2008ko ekitaldirako. Hasierako onespena

Udal honek, 2007ko abenduaren 10ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi ditu aurrekontu orokorra, betearazpen oinarriak eta plantilla organikoa, 2008ko ekitaldirako. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hartutako erabakiarekin bat, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, epe horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Eguesen, 2007ko abenduaren 12an.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0719135