4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

3913/2007 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, unibertsitateko goi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko (Prebentzio-diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea; eta Prebentzio-diziplinak: Ergonomia eta Psikosoziologia) izangaien lau zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdiak onesten dituena. Zerrendetako bi aldi baterako kontrataziorako dira, eta beste bi prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko.

Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren arabera, aldi baterako kontratazioaren aurretik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek bete nahi dituzten lanpostuak eskainiko dizkiete bertako langile finkoei, eta horretarako behar diren hautaprobetarako dei eginen dute, prestakuntzako lanpostuetarako izangaien zerrendak egiteko.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidean-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharrei erantzuteko, bidezko da hautaproben deialdia egitea, izangai hauen zerrendak osatze aldera:

I.-Unibertsitateko goi mailako tituludunen lanpostuan (Prebentzio-diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) aldi baterako kontratatzeko.

II.-Unibertsitateko goi mailako tituludunen lanpostuan (Prebentzio-diziplinak: Ergonomia eta Psikosoziologia) aldi baterako kontratatzeko.

III.-Unibertsitateko goi mailako tituludunen lanpostuan (Prebentzio-diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko.

IV.-Unibertsitateko goi mailako tituludunen lanpostuan (Prebentzio-diziplinak: Ergonomia eta Psikosoziologia) prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emandako apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan eta abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat eta Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko araudiaren 42.2 c) artikuluari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduari jarraikiz, deialdi hauek iragartzen dira:

DEIALDIAK

I.-Unibertsitateko goi mailako tituludunen lanpostuan (Prebentzio-diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda osatzeko deialdia

Hona hemen deialdiko arauak

ARAUAK

Lehena.-Aditzera ematen da hautaprobak eginen direla unibertsitateko goi mailako tituludunen lanpostuan (Prebentzio-diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) arituko diren izangaien zerrenda osatzeko, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharrei erantzute aldera.

Aldi baterako kontratatu beharreko izangaien zerrenda hau erabiliko da baldin eta ez badago langile finkoen beste zerrendarik, jadanik prestatua edo geroan noizbait osatzen dena, hala xedatzen baita apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan.

Bigarrena.-Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, lizentziatu, arkitektu edo ingeniari titulua edo haren baliokidea izatea edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

d) Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Erregelamenduaren 37. artikuluak ezartzen dituen goragoko eginkizunetan aritzeko gai dela dioen ziurtagiria izatea, hain zuzen, laneko segurtasunaren eta industria higienearen prebentzio-diziplinetan aritzeko, aipatu erregelamenduan eta horren ondotik emaniko garapen-arauetan ezarritakoari jarraikiz.

e) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

f) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

g) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

h) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

2.2. Arau honetako 2.1.c), 2.1.d) eta 2.1.e) ataletan eskatzen den tituluaren betebeharra hautatzen diren izangaiek frogatu beharko dute, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, deialdi guztietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.-Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

Hautaprobak ebazpen honen bidez onetsiriko lau deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat burutuko dira.

Laugarrena.-Aldi baterako kontratatuak izateko izangaiendako deia.

Nafarroako administrazio publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 88.b) artikuluan eta hurrengoetan, deialdi honetako arauetan, lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak ezartzeko Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak 2005eko azaroaren 14an eman zuen Foru Aginduan (2005eko 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 2koa) eta aplikatzekoak diren beste arauetan xedaturikoarekin bat dei eginen zaie izangaiei eta, hala bada, kontratatuko dira.

Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian, 3. idatz-zatian, ezarritakoa (Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

II.-Unibertsitateko goi mailako tituludunen lanpostuan (Prebentzio-diziplinak: Ergonomia eta Psikosoziologia aplikatua) aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda osatzeko deialdia

Hona hemen deialdiko arauak

ARAUAK

Lehena.-Aditzera ematen da hautaprobak eginen direla unibertsitateko goi mailako tituludunen lanpostuan (Prebentzio-diziplinak: Ergonomia eta Psikosoziologia aplikatua) arituko diren izangaien zerrenda osatzeko, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharrei erantzute aldera.

Aldi baterako kontratatu beharreko izangaien zerrenda hau erabiliko da baldin eta ez badago langile finkoen beste zerrendarik, jadanik prestatua edo geroan noizbait osatzen dena, hala xedatzen baita apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan.

Bigarrena.-Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, lizentziatu, arkitektu edo ingeniari titulua edo haren baliokidea izatea edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

d) Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Erregelameduaren 37. artikuluak ezartzen dituen goragoko eginkizunetan aritzeko gai dela dioen ziurtagiria izatea, hain zuzen, ergonomiaren eta psikosoziologia aplikatuaren prebentzio arloetan aritzeko, aipatu erregelamenduan eta horren ondotik emaniko garapen-arauetan ezarritakoari jarraikiz.

e) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

f) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

g) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

h) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

2.2. Arau honetako 2.1.c), 2.1.d) eta 2.1.e) ataletan eskatzen den tituluaren betebeharra hautatzen diren izangaiek frogatu beharko dute, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, deialdi guztietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.-Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

Hautaprobak ebazpen honen bidez onetsiriko lau deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat burutuko dira.

Laugarrena.-Aldi baterako kontratatuak izateko izangaiendako deia.

Nafarroako administrazio publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 88.b) artikuluan eta hurrengoetan, deialdi honetako arauetan, lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak ezartzeko Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak 2005eko azaroaren 14an eman zuen Foru Aginduan (2005eko 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 2koa) eta aplikatzekoak diren beste arauetan xedaturikoarekin bat dei eginen zaie izangaiei eta, hala bada, kontratatuko dira.

Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian, 3. idatz-zatian, ezarritakoa (Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

III.-Unibertsitateko goi mailako tituludunen lanpostuan (Prebentzio-diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea), prestakuntza egoeran, aritzeko izangaien zerrenda osatzeko deialdia

Hona hemen deialdiko arauak

ARAUAK

Lehena.-Aditzera ematen da hautaprobak eginen direla unibertsitateko goi mailako tituludunen lanpostuan (Prebentzio-diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) prestakuntzarako zerbitzu berezietan arituko diren izangaien zerrenda osatzeko, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharrei erantzute aldera.

Prestakuntzaldian aritzeko izangaien zerrenda hau azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuko lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren langileen zerrenda erabiltzerik ez dagoenean erabiliko da. Foru dekretu horren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

Bigarrena.-Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, B, C, D edo E mailakoa edo taldekoa.

b) Lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egina izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, lizentziatu, arkitektu edo ingeniari titulua edo haren baliokidea izatea edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

e) Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Erregelamenduaren 37. artikuluak ezartzen dituen goragoko eginkizunetan aritzeko gai dela dioen ziurtagiria izatea, hain zuzen, laneko segurtasunaren eta industria higienearen prebentzio-diziplinetan aritzeko, aipatu erregelamenduan eta horren ondotik emaniko garapen-arauetan ezarritakoari jarraikiz.

f) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

2.2. Arau honetako 2.1.d), 2.1.e) eta 2.1.f) ataletan eskatzen den tituluaren betebeharra hautatzen diren izangaiek frogatu beharko dute, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, deialdi guztietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita dei egiten zaien unean eta prestakuntzak iraun bitartean ere.

2.4. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko langileek eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik baztertutako langileek.

Hirugarrena.-Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

Hautaprobak ebazpen honen bidez onetsiriko lau deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat burutuko dira.

Laugarrena.-Prestakuntzarako izangaiendako deia.

Izangaiendako deia eta, hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeraren deklarazioa apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezarri zuen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan (157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 31koa) eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritakoaren arabera eginen da.

IV.-Unibertsitateko goi mailako tituludunen lanpostuan (Prebentzio-diziplinak: Ergonomia eta Psikosoziologia aplikatua), prestakuntza egoeran, aritzeko izangaien zerrenda osatzeko deialdia

Hona hemen deialdiko arauak

ARAUAK

Lehena.-Aditzera ematen da hautaprobak eginen direla unibertsitateko goi mailako tituludunen lanpostuan (Prebentzio-diziplinak: Ergonomia eta Psikosoziologia aplikatua) prestakuntzarako zerbitzu berezietan arituko diren izangaien zerrenda osatzeko, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharrei erantzute aldera.

Prestakuntzaldian aritzeko izangaien zerrenda hau azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuko lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren langileen zerrenda erabiltzerik ez dagoenean erabiliko da. Foru dekretu horren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

Bigarrena.-Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, B, C, D edo E mailakoa edo taldekoa.

b) Lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egina izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, lizentziatu, arkitektu edo ingeniari titulua edo haren baliokidea izatea edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

e) Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Erregelameduaren 37. artikuluak ezartzen dituen goragoko eginkizunetan aritzeko gai dela dioen ziurtagiria izatea, hain zuzen, ergonomiaren eta psikosoziologia aplikatuaren prebentzio arloetan aritzeko, aipatu erregelamenduan eta horren ondotik emaniko garapen-arauetan ezarritakoari jarraikiz.

f) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

2.2. Arau honetako 2.1.d), 2.1.e) eta 2.1.f) ataletan eskatzen den tituluaren betebeharra hautatzen diren izangaiek frogatu beharko dute, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, deialdi guztietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita dei egiten zaien unean eta prestakuntzak iraun bitartean ere.

2.4. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko langileek eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik baztertutako langileek.

Hirugarrena.-Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

Hautaprobak ebazpen honen bidez onetsiriko lau deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat burutuko dira.

Laugarrena.-Prestakuntzarako izangaiendako deia.

Izangaiendako deia eta, hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeraren deklarazioa apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezarri zuen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan (157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 31koa) eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritakoaren arabera eginen da.

V.-Lau deialdietarako arauak

Lehena.-Eskaerak aurkezteko epea.

Ebazpen honen bidez onetsiriko lau deialdietarako eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.-Eskaerak.

2.1. Deialdietan parte hartzeko eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuko erregistro beste edozein bulegotan (zerrenda 2007ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 31n) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

2.2. Aldi baterako kontratatuak izateko deialdian parte hartzeko izangaien eskaerak bat etorri beharko dute I. eranskineko ereduarekin; prestakuntzarako izangaien eskaerak, II. eranskineko ereduarekin.

Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean daude eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Parte hartzeko eskaeran, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskaerarekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren edo nortasuna eta nazionalitatea eta, hala bada, aldi baterako kontratatuak izateko deialdiko 2.1.a) arauan nazionalitateaz eta ahaidetasunaz eskatzen diren betebeharrak frogatzen dituen agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute bakarrik.

Proba gainditzen duten izangaiek baizik ez dituzte aurkeztu beharko dagokien deialdian eskatutako titululazioaren betebeharra eta B motako ibilgailuak gidatzeko baimena dutela frogatzeko agiriak, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, deialdi guztietarako balio duten arauetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat. Agiri horiek ez dira parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztu behar.

2.2. atalean aipatzen diren agiriak aurkezten ez dituztenak hautaprobetatik baztertuko dira, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

2.3. Minusbaliotasuna duten lehiatzaileek minusbaliatuak direla frogatzeko agiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskaeran bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

Hirugarrena.-Izangaien onarpena.

3.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan.

Egun horretatik aurrera, izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskaeran egindako akatsak zuzentzeko.

3.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko ditu, deialdi hauetan ezarritako hautaprobak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiterakoan izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

3.3. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

Laugarrena.-Probak.

4.1. Ebazpen honen bidez onetsiriko deialdietarako hautapen prozesua proba bakar bat eginez burutuko da. Proba hiru ariketetan banatuko da, eta zenbait galdera teoriko eta/edo praktikori idatziz erantzutean oinarrituko. Gaiak deialdi honen III. eranskinean ageri dira. Eranskinak hiru zati ditu, ariketa bakoitzari dagozkionak, eta honela banatzen da:

1. zatia: lehenengo ariketa, komuna, izangai guztiek egin beharrekoa.

2. zatia: bigarren ariketa, espezifikoa, I. eta III. deialdietan aipatutako unibertsitateko goi mailako tituludunen lanpostuetan (Prebentzio-diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) aritzeko zerrendetan sartu nahi duten izangaiek egin beharrekoa.

3. zatia: hirugarren ariketa, espezifikoa, II. eta IV. deialdietan aipatutako unibertsitateko goi mailako tituludunen lanpostuetan (Prebentzio-diziplinak: Ergonomia eta Psikosoziologia aplikatua) aritzeko zerrendetan sartu nahi duten izangaiek egin beharrekoa.

Probaren gehienezko iraupena eta hura egiteko prozedura epaimahaiak zehaztuko ditu, ariketa hasi baino lehen.

4.2. Ariketa bakoitzak gehienez ere 5 puntu balioko du. Baztertu eginen dira ariketa bakoitzean puntuazioaren erdia (2,5), gutxienez, lortzen ez duten izangaiak.

4.3. Probetarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo, bestela, izangaiaren nazionalitatea eta nortasun datuak frogatzen dituen beste agiri baliokideren bat aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak baztertuko dira.

4.4. Hautaprobak egiteko orduan, halaxe eskatzen duten minusbaliatuek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

Bosgarrena.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Carlos Arrieta Del Valle, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Gizarte Prestazioen Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Begoña Unzué Vela, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikidea: José Javier Chávarri Azcona, goi mailako tituluduna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikia.

Ordezko mahaikidea: José Andrés Otano Urra, unibertsitateko erdi mailako tituluduna (Prebentzio-diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea), Hezkuntza Departamentuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalari atxikia.

Mahaikidea: María José Lasa Gorraiz, Psikologian lizentziatua (Prebentzio-diziplinak: Ergonomia eta Psikosoziologia aplikatua).

Ordezko mahaikidea: María Artázcoz Echarte, Psikologian lizentziatua (Prebentzio-diziplinak: Ergonomia eta Psikosoziologia aplikatua), Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalari atxikia.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposatu eta izendatu beharrekoa.

Ordezko mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposatu eta izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Daniel Arana Belloso, laneko arriskuen prebentziorako goi mailako teknikaria, Osasunbidea-Nafarroako Osaun Zerbitzuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalari atxikia.

Ordezko mahaikide idazkaria: Mariano Gallo Fernández, mediku ikuskatzailea, Nafarroako Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoari atxikia.

5.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatzen bada, jakinarazi eginen da, lehiakide onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen arauak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Seigarrena.-Gaindituen zerrenda eta agirien aurkezpena.

6.1. Proba kalifikatu ondoren, epaimahaiak ondotik aipatzen diren zerrendak argitaratuko ditu, bereizirik, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta azken proba egin zen tokian, eta arau honetako 3. atalean adierazi bezala, titulazioari buruz ezarritakoak aurkezteko epea irekiko du. Hona zerrendak:

-Unibertsitateko goi mailako tituludunak (Prebentzio-diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) aldi baterako kontratatzeko deialdian gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuen araberakoa.

-Unibertsitateko goi mailako tituludunak (Prebentzio-diziplinak: Ergonomia eta Psikosoziologia aplikatua) aldi baterako kontratatzeko deialdian gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuen araberakoa.

-Unibertsitateko goi mailako tituludunen lanpostuan (Aurrea hartzeko diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko deialdian gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuen araberakoa.

Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio arau honetan aipatzen diren zerrendak, onets ditzan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera.

6.2. Izangaien artean gertatzen diren berdinketak irizpide hauei jarraituz ebatziko dira:

a) Aldi baterako kontratatuak izateko deialdia: berdinketarik gertatuz gero, ariketak zein ordenatan egin diren, ariketa horretan ateratako puntuazio altuena lehenetsiko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa eginen da Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langilearen Kudeaketako Zerbitzuan, ukitutako izangaiei deituta.

b) Prestakuntzarako izangaien deialdiak: puntuetan berdinketarik gertatuz gero, deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera ebatziko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bat eginen da Langilearen Kudeaketako Zerbitzuan, ukitutako izangaiei deituta.

6.3. Probak gainditu dituztenen zerrenda argitaratzeko egintza berean, epaimahaiak hamar egun balioduneko epea emanen du, ebazpen hori argitaratu eta biharamunetik hasita, probak gainditu dituztenen zerrendan agertzen diren izangaiek agiri hauen fotokopia konpultsatuak aurkez ditzaten:

-Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, lizentziatu, arkitektu edo ingeniari titulua edo haren baliokidea izatea edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

-Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Erregelameduaren 37. artikuluak ezartzen dituen goragoko eginkizunetan aritzeko gai dela dioen ziurtagiria, hain zuzen, laneko segurtasunaren eta industria higienearen prebentzio arloetan aritzeko, aipatu erregelamenduan eta horren ondotik emaniko garapen-arauetan ezarritakoari jarraikiz.

-B motako ibilgailuak gidatzeko baimena.

Titulazio horren frogagiriak Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Zerbitzura igorri beharko dira.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, baita hautapen prozesu osoan eta prestakuntzaldiak iraun bitarte ere.

Zazpigarrena.-Unibertsitateko goi mailako tituludunen lanpostuetan (Prebentzio-diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea; eta Prebentzio-diziplinak: Ergonomia eta Psikosoziologia) aritzeko izangaien zerrendak.

7.1. Behin-behineko zerrendak.

Probak gainditu eta deialdietan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituzten izangaiak unibertsitateko goi mailako tituludunen lanpostuetan (Prebentzio-diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea; eta Prebentzio-diziplinak: Ergonomia eta Psikosoziologia aplikatua) aldi baterako aritzeko arau honetan aipatzen diren izangaien zerrendetan sartuko dira.

Horretarako, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, zerrenda hauek onetsiko ditu, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko direnak:

-Unibertsitateko goi mailako tituludunen lanpostuan (Prebentzio-diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) aldi baterako kontratazio bidez arituko diren izangaien behin-behineko zerrenda.

-Unibertsitateko goi mailako tituludunen lanpostuan (Prebentzio-diziplinak: Ergonomia eta psikosoziologia aplikatua) aldi baterako kontratazio bidez arituko diren izangaien behin-behineko zerrenda.

-Unibertsitateko goi mailako tituludunen lanpostuan (Aurrea hartzeko diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) prestakuntzarako zerbitzu berezietan arituko diren izangaien behin-behineko zerrenda.

-Unibertsitateko goi mailako tituludunen lanpostuan (Prebentzio-diziplinak: Ergonomia eta Psikosoziologia) prestakuntzarako zerbitzu berezietan arituko diren izangaien behin-behineko zerrenda.

Lau deialdietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat eskatutako betebeharrak frogatu ez dituzten izangaiak unibertsitateko goi mailako tituludunen lanpostuetan (Prebentzio-diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea; eta Prebentzio-diziplinak: Ergonomia eta Psikosoziologia aplikatua) aldi baterako aritzeko izangaien zerrendatik kanpo geldituko dira behin-behinekoz, eta hori egiteko bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrendak argitaratu eta biharamunetik hasita.

7.2. Behin betiko zerrendak.

Interesdunek titulazioari dagozkion betebeharrak frogatzen dituztenean, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez izangaien behin betiko zerrendak argitaratuko dira.

7.1 atalean aipatzen den epean eskatutako agiriak aurkezten ez dituztenak (behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak hautapen prozesutik baztertuko dira, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

7.3. Arau honetan aipatzen diren zerrendetan ageri diren izangaiei ebazpen honen bidez onetsitako deialdietako arauetan xedatutakoarekin bat deituko zaie eta betiere prestakuntzarako izangaiak lehenetsiko dira aldi baterako kontratatuak izateko izangaien aurretik.

Zortzigarrena.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdien kontra, arauen kontra eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2007ko abenduaren 10ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Eskaera eredua

Eskaera, aldi baterako kontratatzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ..........(e)ko ......... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ........................aren ......................(e)an.

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak: ............................ NANa ........................ Nazionalitatea ................ Jaioteguna: .......................................... Helbidea .................. Herria .................................. Probintzia .............................. Posta kodea: ........... Telefonoak (3 gehienez) .................................

2) Ezintasunaren frogak (bidezko denean, bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskaerarekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dela, egokitzapena eskatu nahi dudala (minusbaliotasunaren nondik-norakoak eta behar diren egokitzapenak aparteko orrian azalduko dira).

3) Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua dudala (2. eta 3. hizkuntz eskakizunak).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetariko bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. hizkuntz-maila).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

4) Horrez gain hauxe azaltzen dut:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik eta indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela desgaitua ez eta gabetua ere eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen diren tituluak ditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Eskaera eredua

Eskaera, .................................................. lanpostuan prestakuntzarako izangai berrien deialdian parte hartzeko. Deialdia ...........(e)ko ........... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .....(e)ko ...........aren ......(e)an.

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak: ............................. NANa ........................ Nazionalitatea................. Jaioteguna: .......................................... Helbidea .................. Herria .................................. Probintzia .............................. Posta kodea: ........... Telefonoak (3 gehienez) .................................

2) Zein lanpostutarako izendatua:

Departamentua

Zerbitzua

Lanpostua

Maila

3) Ezintasunaren frogak (bidezko denean, bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskaerarekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dela, egokitzapena eskatu nahi dudala (minusbaliotasunaren nondik-norakoak eta behar diren egokitzapenak aparteko orrian azalduko dira).

4) Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua dudala (2. eta 3. hizkuntz eskakizunak).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetariko bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. hizkuntz-maila).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5) Horrez gain hauxe azaltzen dut:

Deialdian eskatzen diren tituluak, jardunean egoteko tituluez gain, baditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

(Sinadura)

III. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. zatia: komuna edo orokorra (izangai guztiek egin beharrekoa).

1. gaia.-Europar Batasuna: Laneko segurtasun eta osasunaren arloko Europar Batasunaren zuzentarau nagusiak. Lanaren Nazioarteko Erakundea: laneko segurtasun eta osasunari buruzko hitzarmen eta gomendio nagusiak. Lanerako Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia.

2. gaia.-Osasunari buruzko Lege Orokorra. Osasunari buruzko Foru Legea. Edukiaren egitura eta azterketa. Laneko osasunaren aipamen berezia.

3. gaia.-Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko Legea. Horren egitura eta edukiaren analisia. Garatzeko arautegia.

4. gaia.-Langileen eta enpresaburuen eskubide eta eginbeharrak, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko Legearen arabera. Ekoizleen, inportatzaileen eta hornitzaileen eginbeharrak.

5. gaia.-Langileen kontsulta eta parte hartzea laneko arriskuei aurrea hartzeko. Lan arriskuei aurrea hartzeko erantzunbeharra eta zehapenak.

6. gaia.-Aurreneurri zerbitzuen Erregelamendua. Horren egitura eta edukiaren analisia. Garatzeko arautegia.

7. gaia.-Aurreneurriak sartzea Hezkuntza Departamentuan, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan. Laneko arriskuei aurrea hartzeko plana. Prozedurak

8. gaia.-Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak Estatuko Administrazio Orokorrera egokitzea. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak Nafarroako Foru Komunitatera eta haren erakunde autonomoetara egokitzea.

9. gaia.-Laneko istripu eta gaixotasunak. Kontzeptua. Jakinarazpena, erregistroa eta sailkapena. Legezko araudia. Laneko eta lanari loturiko gaixotasunak.

10. gaia.-Laneko segurtasuna eta osasuna. Oinarrizko kontzeptuak. Lan-baldintzak eta osasuna. Laneko arriskuak. Lanak eragindako kalteak. Aurreneurriak eta babesa. Laneko arriskuei aurrea hartzeko teknikak.

11. gaia.-Laneko segurtasuna eta osasuna eta emakume langilea. Laneko arrisku berariazkoak, haurdunaldian, erditu ondoren eta bular emateko denboran. Amatasunaren babesa eta indarra duen arautegia.

12. gaia.-Laneko segurtasuna eta osasuna eta egoera bereziak. Ezgaitasun fisikoak, psikikoak eta sentsorialak.

2. zatia: espezifikoa, laneko segurtasunari eta industria higieneari buruzkoa (I. eta III. deialdietan aipatutako zerrendetan sartu nahi duten izangaiek egin beharrekoa).

1. gaia.-Laneko segurtasuna. Seinaleztapena segurtasunean. Arauak eta lanerako prozedurak. Aurrea hartzeko mantentze-lanak. Aplikatu beharreko legeria.

2. gaia.-Laneko segurtasuna. Taldekako eta banakako babesa.

3. gaia.-Laneko segurtasuna. Larrialdietarako eta autobabeserako planak. Sute arriskuak. Aplikatu beharreko arauak.

4. gaia.-Laneko segurtasuna. Makinei, ekipoei, instalazioei eta tresnei loturiko berariazko arriskuen azterketa, ebaluazioa eta kontrola.

5. gaia.-Laneko segurtasuna. Laneko tokiei loturiko berariazko arriskuen azterketa, ebaluazioa eta kontrola.

6. gaia.-Laneko segurtasuna. Erabiltzeari, biltzeari, jasotzeari eta garraiatzeari loturiko berariazko arriskuen azterketa, ebaluazioa eta kontrola.

7. gaia.-Laneko segurtasuna. Produktu kimikoei loturiko berariazko arriskuen azterketa, ebaluazioa eta kontrola. Hondakin toxiko eta arriskugarriak.

8. gaia.-Toki itxiak. Kontzeptu orokorrak. Arriskuak eta jarduketak. Lanerako baimena. Larrialdietarako eta salbamendurako prozedurak. Toki itxietako lan taldearen entrenamendua eta eginbeharrak.

10. gaia.-Enpresa jardueren koordinazioa. Aplikatu beharreko arauak.

11. gaia.-Industria higienea. Oinarrizko kontzeptuak. Metodologia industria higienean. Kutsatzaile fisiko, kimiko eta biologikoak.

12. gaia.-Industria higienea. Eragile kimikoak. Lan-toxikologia. Ukipenaren ebaluazioa. Ukipenaren kontrola. Printzipio orokorrak. Norberaren babeserako ekipoak eta sailkapena. Legezko arautegi berariazkoa.

13. gaia.-Industria higienea. Agente fisikoak. Zarata. Ezaugarri orokorrak. Ondorioak, Ebaluzioa eta kontrola. Legezko arautegi berariazkoa.

14. gaia.-Industria higienea. Eragile fisikoak. Giro beroak, epelak eta hotzak. Orotariko ezaugarriak. Indizeak. Ondorioak. Ebaluazioa eta kontrola.

15. gaia.-Industria higienea. Eragile biologikoak. Orotariko ezaugarriak. Ondorioak. Ebaluazioa eta kontrola. Legezko arautegi berariazkoa.

16. gaia.-Industria higienea. Lan egitean agente minbizi-sortzaileen aurrean egoteari loturiko arriskuak. Laneko agente minbizi-sortzaileak. Legezko arautegi berariazkoa. Amiantoaren berezitasunak.

3. zatia: espezifikoa, ergonomia eta psikosoziologia aplikatuari buruzkoa (II. eta IV. deialdietan aipatutako zerrendetan sartu nahi duten izangaiek egin beharrekoa).

1. gaia.-Ergonomia. Funtsezko kontzeptuak.

2. gaia.-Lanpostuko gorputz-jarrera. Oinarrizko gorputz-jarrerak. Sortzen diren arriskuak eta horien ebaluazioa (OWAS, REBA metodoak ...). Bizkar eta gerri aldeko patologietarako aurreneurriak.

3. gaia.-Zamak eskuz altxatzearen ondoriozko arriskua ebaluatzeko metodoak. NIOSH metodoa. Zamak eskuz bultzatu, tiratu eta garraiatzearen ondoriozko arriskua ebaluatzea.

4. gaia.-Datuak ikusteko pantailak. Ebaluaziorako metodologia. Lanpostuak PVDrekin egokitzea.

5. gaia.-Lanaren karga fisikoa. Kontzeptu orokorrak. Lanaren karga fisikoa eta gihar-hezurretako arazoak. Arrisku faktoreak identifikatzea eta aurreneurriak hartzea.

6. gaia.-Lanpostuko gorputz-jarrera. Oinarrizko gorputz-jarrerak. Sortzen diren arriskuak eta horien ebaluazioa (OWAS, REBA metodoak ...). Bizkar eta gerri aldeko patologietarako aurreneurriak.

7. gaia.-Goiko gorputz-adarreko gihar-hezurretako arazoak izateko arriskua ebaluatzeko metodoak. RULA, ERGO-IBV, Strain Index metodoak, ...

8. gaia.-Barne giroaren kalitatea. Zehazten duten faktoreak. Eraikin eriaren sindromea. Barne giroaren kalitatearen ebaluazioa, prebentzioa eta kontrola.

9. gaia.-Laneko adimen karga. Hori zehazten duten faktoreak eta ezaugarriak. Horren ondorioak eta aurreneurriak. Ebaluatzeko metodoak. Adimen kargaren egokitzapena.

10. gaia.-Faktore psikosozialak. Zereginen diseinuari buruzko alderdiak. Lanaren banaketaren ondoriozko arriskuak eta aurreneurriak.

11. gaia.-Faktore psikosozialak. Lan denboraren antolaketari buruzko alderdiak. Erritmo zirkadianoak. Txandakako lana. Gaueko lana.

12. gaia.-Laneko estresa: estresoreak; estresaren aurrean izaten diren erantzun fisiologikoak, kognitiboak eta portaerazkoak.

13. gaia.-Laneko estresa: "Burnout" sindromea. Laneko estresaren ondoriozko arriskuaren ebaluazioa eta prebentzioa.

14. gaia.-Indarkeria lantokian. Aspektu orokorrak. Indarkeria fisikoa. Sexu-jazarpena.

15. gaia.-Laneko jazarpen psikologikoa. Mobbing-a. Jazarpen psikologikoko jokabideen sailkapena. Ebaluazioa eta prebentzioa.

16. gaia.-Esku-hartze psikosoziala lanaren antolaketan, zuzendaritza estiloan eta gizabanakoarengan.

Iragarkiaren kodea: F0719287