4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZUÑIGA

Zinegotzientzako kalte-ordainak 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera, Zuñigako Udaleko osoko bilkuretara agertzeagatik

Zuñigako Udalak, 2007ko abenduaren 11n egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1.-Zinegotzi bakoitzari 120 euroko kalte-ordaina ordaintzea Zuñigako Udaleko osoko bilkuretara agertzeagatik, alkate udalburuari izan ezik, betiere urtean kide bakoitzak gehienez ere 960 euro hartzen ahalko ditu.

2.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Zuñigako Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

Zuñigan, 2007ko abenduaren 11n.-Alkatea, José Manuel González Ruiz de Zuazo.

Iragarkiaren kodea: L0719119