II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
IRUÑA
Musika Eskolako tronpa espezialitateko irakasle izateko lanpostua. Izendapena eta esleipena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko abenduaren 4an, erabaki hau hartu zuen:
(JOB 5/PR)
"Ikusirik Iruñeko Udalaren zerbitzuan, Musika Eskolako irakasle izateko lanpostu bat, tronpa espezialitatekoa, oposizio bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratuarekin betetzeko deialdiko epaimahaiak eginiko proposamena, deialdia 2007ko 36. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, martxoaren 23an, honako hau erabaki da:
1. Francisco Jose Tardío López Musika Eskolako tronpa espezialitateko lan-kontratu finkoko irakasle izendatzea, oposizioa gainditu duen izangai bakarra izan baita.
2. Hezkuntza eta Gazteria Alorreko 202916-1 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea.
3. Izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, erabaki hau jakinarazten zaionetik hasita."
Iruñean, 2007ko abenduaren 4an.-Zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.
Iragarkiaren kodea: L0718962