4. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TULEBRAS

2008rako aldaketa ordenantza, tarifa eta igorpenetan. Hasierako onespena

Tulebrasko Udalak, 2007ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza, tarifa eta igorpenetan 2008an aplikatu beharreko aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, behin betikoz onetsita geldituko da 2008rako aldaketa delako ordenantza, tarifa eta igorpenetan, eta haren testu osoa osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Tulebrasen, 2007ko abenduaren 10ean.-Alkatea, Rafael Ayensa Pascual.

Iragarkiaren kodea: L0718992